jueves, 20 de mayo de 2010

Bolivia


Duela aste bat Boliviako gizon bat etorri zen gure eskolara gurekin hitz egitera eta Boliviari buruz hitz egitera. Bolivian egin zuten proiektua kontatu ziguten: ume bakoitzari argazki kamera bat ematen zioten eta umeak bere bizitza nola zen jarri behar zuen argazkietan. Batzuk politak ziren, beste batzuk ez hainbeste, baina argazki guztietan ikusten da nola diren ume horiek eta nola den Bolivia. Paper batzuetan jarri genuen zer iruditu zitzaigun esposaketa Boliviako umeek ikusteko. Uste dut asko gustatu zitzaigula guztioi.

viernes, 14 de mayo de 2010

Salvatierra


Urte honetan klase guztia joan gara Agurainera guztiok bi egun elkarrekin pasatzera. Jesusen bizitan gertatu zena ikusi genuen pelikula batean eta taldeka galdera batzuei erantzun genuen. 1ºA klasearekin joan ginen ere, 6 taldetan banatu ginen eta olimpiada batzuk egin genituen, futbolean, frontenisean, txapelketak eta pase de modelos egin genuen. Azkenean ez genituen puntuak zenbatu baina primeran pasatu genuen. Janaria ez zegoen txarto, normalean bezala. Gauean ez genuen lorik egin eta Begoña etorri zen bronka botatzera oso altu hitz egiten ari ginelako eta hurrengo egunean oso goiz esnatu ginen eta egunean zehar nekatuta geunden. Pelutze bat edo zerbait guretzat garrantsitzua dena eraman behar genuen. Guztiok elkarrekin edo taldeka jolastu genuen eta inor ez zen bakarrik geratu.

jueves, 6 de mayo de 2010

egonaldiak

duela bi aste egonaldietan egon ginen agurainen. oso ondo pasatu genuen eta gainera beste klasekoekin egon ginen. joku politak egin genituen eta kartetan eta tenisean jolastu ginen. bakarrik gauza txar bat: oso motzak izan dira!! argazkiak dauzkagunean jarriko ditugu