lunes, 8 de noviembre de 2010

INVICTUS


Beste egunean zinemara joan ginen eta oso pelikula polit bat ikusi genuen: Invictus. Clint Eastwood da filme honetako zuzendaria, eta Morgan Freeman eta Matt Damon protagonistak. Filme hau Nelson Mandelari buruz doa, eta nola kartzelan 27 urte igaro zituen bakarrik pertsona beltzen eskubideak defendatzeagatik. Bere ametsa zen guztiok elkar bizi ahal izatea eta gero eta denbora pixkat pasa eta gero lortu zuen, nire ustez filme honen esanahia da gure ametsak errealitate bihurtu all direla eta borrokatu behar dugula beti, amaieraino. Niri film hori asko gustatu zitzaidan ze errealitako gauza bat antzezten duelako eta gainera ez da bakariik beltzen eskubideak ere mezu bat ematen du eta asko gustatzen zaizkit horrelako filmeak,mezu bat ematen dutenak

jueves, 20 de mayo de 2010

Bolivia


Duela aste bat Boliviako gizon bat etorri zen gure eskolara gurekin hitz egitera eta Boliviari buruz hitz egitera. Bolivian egin zuten proiektua kontatu ziguten: ume bakoitzari argazki kamera bat ematen zioten eta umeak bere bizitza nola zen jarri behar zuen argazkietan. Batzuk politak ziren, beste batzuk ez hainbeste, baina argazki guztietan ikusten da nola diren ume horiek eta nola den Bolivia. Paper batzuetan jarri genuen zer iruditu zitzaigun esposaketa Boliviako umeek ikusteko. Uste dut asko gustatu zitzaigula guztioi.

viernes, 14 de mayo de 2010

Salvatierra


Urte honetan klase guztia joan gara Agurainera guztiok bi egun elkarrekin pasatzera. Jesusen bizitan gertatu zena ikusi genuen pelikula batean eta taldeka galdera batzuei erantzun genuen. 1ºA klasearekin joan ginen ere, 6 taldetan banatu ginen eta olimpiada batzuk egin genituen, futbolean, frontenisean, txapelketak eta pase de modelos egin genuen. Azkenean ez genituen puntuak zenbatu baina primeran pasatu genuen. Janaria ez zegoen txarto, normalean bezala. Gauean ez genuen lorik egin eta Begoña etorri zen bronka botatzera oso altu hitz egiten ari ginelako eta hurrengo egunean oso goiz esnatu ginen eta egunean zehar nekatuta geunden. Pelutze bat edo zerbait guretzat garrantsitzua dena eraman behar genuen. Guztiok elkarrekin edo taldeka jolastu genuen eta inor ez zen bakarrik geratu.

jueves, 6 de mayo de 2010

egonaldiak

duela bi aste egonaldietan egon ginen agurainen. oso ondo pasatu genuen eta gainera beste klasekoekin egon ginen. joku politak egin genituen eta kartetan eta tenisean jolastu ginen. bakarrik gauza txar bat: oso motzak izan dira!! argazkiak dauzkagunean jarriko ditugu

jueves, 4 de febrero de 2010

BAKEAREN EGUNA


Beste egunean bakearen eguna izan zen. Eskolara heldu ginenean abestu genuen eta gero Virgen Blanca plazara joan ginen eta oso gauza polita egin genuen globo batzuekin. Hori oso ondo egon zen sinbolikoki, baina guk egin behar dugu bakea egunero, gure etxeetan eta eskolan, gure ondoan dauden pertsonak laguntzen. Hemen uzten dizuet bakearen egunaren argazki bat.

jueves, 21 de enero de 2010

Haití

Duela aste batzuk Haitin lurrikara oso larri bat egon zen. Milaka eta milaka pertsona hil dira, eta bizirik dauden pertsona kopuru txikiak oso txarto ari dira pasatzen. Haitin urte asko behar izango dituzte etxe guztiak berriro eraikitzeko, oso pobreak direlako. Haitin behar dutena medikuak eta janaria behar dute, ez kazetariak. Orduan, mesedez, solidarioak izan eta Haiti pixka bat lagundu. Eskerrik asko